Miren Gorrotxategi

Elkarrekin Podemos-IUk egoitza-sistema sare publikoan integratzearen aldeko apustua egiten du

“Krisi honetan zehar ikusi dugu pribatizazioek eta murrizketek zer ondorio dituzten gure adinekoen zaintzan eta ongizatean”
Elkarrekin Podemos-IUk egoitza-sistema sare publikoan integratzearen aldeko apustua egiten du

Zaharren abusuaren eta tratu txarren kontzientzia hartzeko egunean, Elkarrekin Podemos-IUk defendatu du herrialde zintzo batek ezin dituela adinekoak babesik gabe utzi abusua, bakardadea edo pobrezia bezalako arazoen aurrean.

 

Horregatik, koalizio aurrerakoiaren lehendakarigaiak, Miren Gorrotxategik, iragarri du egoitza-sistema sare publikoan integratzearen aldeko apustua egingo dutela, adinekoek zein langileek baldintza duinak dituztela ziurtatzeko.

 

Izan ere, hautagai aurrerakoiak azaldu duenez, “krisi honetan zehar ikusi dugu pribatizazioek eta murrizketek zer ondorio dituzten gure adinekoen zaintzan eta ongizatean”. “Gure egoitzek ezin dute izan kalteberatasun-esparru bat, baizik eta babes, ongizate eta duintasun esparru bat”, erantsi du.

 

Gorrotxategik uste du “gure adinekoek beren ongizatea egunero ziurtatzen duen gizarte batean bizitzea merezi dutela”. Eta, beraz, Elkarrekin Podemos-IUren programako “Horizonte Morea” kapituluan adierazten denez, koalizioak konpromisoa hartzen du “gure Ongizate Estatua indartzeko, zaintzak eta pertsona ahulenen babesa erdigunean jartzeko”.

Iruzkinak