Miren Gorrotxategi

Elkarrekin Podemos-IUk Larrialdi Klimatikoko Lege handinahi bat sortuko du ekonomia eta industria-jarduera eraldatzeko

Elkarrekin Podemos-IUk Larrialdi Klimatikoko Lege handinahi bat sortuko du ekonomia eta industria-jarduera eraldatzeko

Basamortutzearen eta lehortearen aurkako borrokaren munduko egunean, Elkarrekin Podemos-IUk esan du “neurri ausartak eta anbizio handikoak hartu behar direla, krisi klimatikoaren ondorioak geldiarazteko".

 

Koalizio aurrerakoiaren lehendakarigai Miren Gorrotxategiren hitzetan, “bizi dugun pandemiak eta pairatzen dugun krisi klimatikoak jatorri bera dute: gure sistema ekonomiko harrapakaria”.

 

Horren ildotik, Gorrotxategik aurreratu du Elkarrekin Podemos-IUren gobernu batek “larrialdi klimatikoko euskal lege berri bat sortuko duela, gure ekonomia eta industria-jarduerarekiko zeharkako helburu handinahiekin, genero-ikuspegiarekin eta epe luzeko begiradarekin”.

 

Lehendakarigaiaren iritziz, funtsezkoa da “kontsumitzen, ekoizten eta merkaturatzen dugun moduaren eraldaketa azkar eta sakon bat, NBEk eskatzen duen bezala”.

 

Horrela, koalizio aurrerakoiak helburu argiak ezartzen ditu. Lehenik, 2030erako emisioak % 60 murriztea. Bigarrenik, 2040rako energiaren % 100 berriztagarria izatea, eta emisioen neutraltasuna lortzea. Azkenik, 2050erako planetan dugun aztarna ekologikoa mugatzea.

 

Iruzkinak